Bi proiektu ezberdin tartekatuko ditu mendizale elkarteak, Probintzien Errege Abelbidea Noaindik Azpeitira, eta Burgoseko Merindade eskualdean Zentzumenen bidean egingo dituen 11 etapak.
Noaindik Otreitzara joango da Urdaburu hilaren 17an.
Abau-Errenteria zeharkaldia amaituta erronka berri baten lehen etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 17rako. Bi proiektu ezberdin tartekatuko ditu mendizale elkarteak, Probintzien Errege Abelbidea Noaindik Azpeitira, eta Burgoseko Merindade eskualdean Zentzumenen bidean egingo dituen 11 etapak.
Hilabete honetako zeharkaldiak Noain eta Oteitza lotuko ditu eta bidean Eskirotz eta Barañain herrietatik pasako da. Guztira 5:30 orduko iraupena izango du.
Zumardiko autobus geltokitik aterako dira 07:30ean, eta izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu.