Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arramendi parkea 15.000 metro koadro handiagoa izango da

Arramendi parkea handiagoa izango da, baina ez da hori eremua babesteko hartutako erabaki bakarra, hainbat konpromiso hartu ditu udalak bere gain.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/02/08
arramendi

Arramendiko parkearen etorkizuna argitu nahi dute prozesuan.

Errenteriak duen parke garrantzitsuena da Arramendikoa (36. sektorea), eta horretaz jabetuta, prozesu parte hartzailea abiatu zuen udalak duela hilabete batzuk. Helburua, parke horren etorkizuna eta identitatea zehaztea: “Adostasun politiko eta sozial nahikoa lortu nahi genuen, planaren alderdi naturalena blindatu ahal izateko”. Prozesua amaituta, “gogobetegarria” izan dela esan du udalak, auzo elkarte, kirol eragile zein norbanako “gehienentzat”, izan ere, ez omen da izan horrela guztientzat. Horrenbestez, prozesua amaitutakoan, udalak babestu nahi zuen Arramendi 36 sektorearen esparrua hasierakoa baino handiagoa izango da, “parkeak orain baino 15.000 metro koadro gehiago izango baititu”, esan dute. Prozesuan parte hartu duten eragile guztien konpromisoari esker izan dela posible zehaztu du gobernu taldeak, “beraien borondate onez hain beharrezkoa den kontsentsu soziala eraiki dutelako. Horrekin batera, gobernu taldeak konpromiso sendoa erakutsi du parkearen kanpoaldeko eremuak integratzeko, parkea handiagoa izan dadin”. Aurrez hartutako akordioak errespetatuko zirela lehenengo bileran argi utzi zutela erantsi du gobernu taldeak, eta horrela, gazteentzat diren 51 zuzkidura bizitokiak Eusko Jaurlaritzarekin 2008an egindako hitzarmen batetik datozelako onartu zirela azaldu dute, eta hitzarmen horri 2010ean talde politiko guztiek eman ziotela babesa, “horiek dira 36. sektorearen barruan kokatutako bakarrak”. Eusko Jaurlaritzarekin eta sailburuordearekin harremanetan jarrita, bizitoki horiek lekuz aldatzen saiatu dela esan du, bestalde, Arramendi sektoretik kanpo kokatu daitezen. Arramendi parkea handiagoa izango da, baina ez da hori eremua babesteko hartutako erabaki bakarra, “hainbat konpromiso hartu ditu udalak bere gain”. Horien artean, hirigintza araudia egokituko du parkea babesteko eta gotorlekua berreskuratzeko konpromisoa hartu du. Iluminazio inteligentearen proiektua idatzi eta gauzatuko du, eta barrera akustiko eta bisualak jarriko ditu autobidean zehar. Espazio horretan dagoen kantinaren erabilera birformulatzeko konpromisoa ere hartu du udalak, eta azkenik, Gaztañoko ospakizunen espazioa ere mantenduko du. Prozesu osoa biltzen duen dokumentua prozesuan parte hartu duten eragile eta norbanako guztiei helaraziko die udalak datozen egunetan, eta webgunean ere jarriko du, “orain arteko izaera gardena mantentze aldera”. Bihartik aurrera izango da hori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.