Bai Euskarari ziurtagiria lortzegatik, laguntzak
Bai Euskarari ziurtagiria lortzen dutenei diru laguntzak emango dizkie Errenteriako Udalak. 2.000 euroko diru zatia aurreikusi du horretarako,
Bai Euskarari ziurtagiria lortzen dutenei diru laguntzak emango dizkie Errenteriako Udalak. 2.000 euroko diru zatia aurreikusi du horretarako, eta eskatzaileek, Bai Euskarari ziurtagiria lortuta eta dagokion kuota ordaindua eduki behar dute. Eskaera egiteko epea zabalik da jada eta urriaren 31 izango da egiteko azken eguna. Bai Euskarari ziurtagiria lortzeagatik diru laguntzaren kopurua urteko kuotaren %100 izango da; Bai Euskarari ziurtagiria aurreko urteetan jaso zutenentzat, berriz, urteko kuotaren %60 izango da laguntza.