'Motxilaren umea' filma eta hitzaldia Gaztañoko lokal berrian
Motxilaren umea Ehunka euskal umeri ukatutako eskubideen aldeko aldarria filma emango dute Gaztañoko lokal berrian. Oihana Mujika, motxiladun umearen amak hartuko du parte solasaldian.
Motxilaren umea Ehunka euskal umeri ukatutako eskubideen aldeko aldarria filma emango dute Gaztañoko lokal berrian, ostegunean (hilak 15). Filma proiektatuta, Oihana Mujika, motxiladun umearen amak hartuko du parte solasaldian. Astebururo astebururo aita, ama kasu batzuetan biak espetxean ikusteko milaka kilometro egin behar dituzten haurren gainekoa da filma.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
