Trintxerpen, asteburu honetan ospatuko dituzte inauteriak; Korkoiburuek herri giroa sustatu nahi dute.
Konpartsan irteteko ez ezik, kuadrillan mozorrotzeko ohitura handia dute Trintxerpen.
Itsasoa irudikatuko dute Trintxerpeko kuadrillek aurtengo inauterietan,
Korkoiburuak gazte taldeak plazaratutako parte hartze prozesu baten bidez hala erabakita.
“Jai giro herrikoia” sustatzeko asmoz ekin zioten Korkoiburuek lanari duela bi urte, eta aurten ildo beretik aritu dira lanean azaroaz geroztik, Trintxerpek hain sustraituta dauden inauteriak karrozen desfilera mugatu ez daitezen. Hala argudiatu dute desfilea bai, jai giro herrikoia ere bai! izendatu duten presta oharrean.
Hemen testua osorik.
Helburu horrekin jai batzordearekin elkarlanean aritu dira Korkoiburuak, eta horrez gain, beste bi jarduera antolatu dituzte jai egitarau ofizialetik kanpo; larunbaterako karro-poteo musikatu bat, Azkueneko parketik abiatuko dena 12:00etan, eta egun berberean, baina gauerdian hasita, Eonian elektrotxaranga Serafin Esnaola plazan. Erdibana, Trintxer, Aldapa, O’ Fardel, Avendia eta Manuel tabernen laguntzarekin antolatu dute gazteek gaueko dantzaldia.
Igandean inauterien bukaerako Bakailaoaren Ehorzketa ere gazteek antolatuko dute.
Desfileak larunbata eta igandean
Baina konpartsak ezin falta Trintxerpeko inauterietan. Ohi bezala, ostiral iluntzean izango da aurkezpena, 20:30ean, Zirizan, eta desfileak larunbata eta igandean, biak arratsaldez.
Larunbatean, 16:30ean hasiko da desfilea, eta, guztira, hegoei konpartsek parte hartuko dute, tartean: Lagun artea, Alegria de Alza, Gurea, Santa Barbara, Mystiic, Thamessis, Boveda, Txassis, Aitor ikastola, Intxaur txiki, Eureka, Furius, Euforia, Eclipse, Fama, Toxic, Odisey, Betiko zuhaitz, Hau umorea eta Showtime. Esnabidetik irtengo dira konpartsaketa desfilea Corros parean bukatuko dute, Euskadi Etorbidearen sarreran
Igandean, tamainan txikiagoa izango da desfilea. 16:30ean hasiko da eta sei konpartsa desfilatuko dira: Txassis, Thamessis, Boveda, Fama, Showtime eta Titanes.
Egitaraua
Trafiko aldaketak
Inauteriek kontuan hartu beharreko hainbat trafiko aldaketa eragingo ditu Trintxerpen.
Euskadi Etorbidea itxi egingo dute ostiralean 10:30ean, eta une jakin batzuetan izan ezik hala egongo da astelehen goiza bitartean. Astelehenean 09:00ak inguru aurreikusi dute zabaltzea.
Horrez gain, larunbata eta igandean, konpartsen desfilea bitartean, 15:30etik 20:00ak inguru arte, San Pedrora joateko zein bertatik irteteko trafikoa portutik bideratuko dute. Esnabide kaletik sartu eta bertatik irtengo dira autoak, Pasai San Pedroko lonjako barreratik.
Herriaren goiko aldera joateko, berriz, -Arrantzale Auzora, Pablo Eneara, Salinasera eta Seoaneko Markesaren kalera-, Azkuene kaletik sartuko dira ibilgailuak, eta honako ibilbide hau egingo dute: Jaizkibel, Ulia, Andonaegi, Arrandegi, Terranoba, eta Ricardo Arrillaga. Irteteko, berriz, Gran Sol kaletik, handik Borda Eneara eta Andonaegira, eta Azkuene kalera.