Arramendiko parkean ez eraikitzea, eta horrenbestez, eremu hori osorik parke gisa erabiltzea eskatu dute.
Sinadurak erresgistroan aurkeztu dituzte gaur goizean.
Arramendi Bizirik Plataformako bi kidek sinadurak aurkeztu dituzte gaur goizean udal erregistroan. Abenduaz geroztik aritu dira sinadurak biltzen eta 750 lagunek egin dute bat plataformaren eskaerarekin. 750 lagun horien sinadurak dira gaur goizean udal erregistroan aurkeztu dituztenak. Arramendiko parkean ez eraikitzea, eta horrenbestez, eremu hori osorik parke gisa erabiltzea eskatu dute, zehazki. Udalari, eskaera aintzat hartzeko eskatu diote