Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Darth Wagner', musikatik harago, elkartasuna

Darth Wagner maila goreneko kontzertua izango da, izan ere, Alain Aierdi zuzendariarekin batera ariko da Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiko Maisu zuzendaria.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/02/15
Garai,Tolaretxipi,Mitxelena, Sainz Alfaro eta Lopez de Etxezarreta.

Garai,Tolaretxipi,Mitxelena, Sainz Alfaro eta Lopez de Etxezarreta.

Errenteriako Musika Bandak kontzertua emango du hilaren 24an, larunbata, Fatimako Andre Mariaren elizan. Darth Wagner maila goreneko kontzertua izango da, izan ere, Alain Aierdi zuzendariarekin batera ariko da Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiko Maisu zuzendaria. Musikatik harago, elkartasun kontzertua izango da, sarreretatik bildutako diru guztia Juneren Hegoak Errenteria-Oreretako elkartearentzat izango baita. Juneren Hegoak elkarteak laguntza sare bat sortzeko hasi zuen bidea, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntza eta babesa emateko.  Jasotako dirua,  familiak laguntzeko, bidea egiten jarraitzeko baliatuko dute elkarteko kideek. Bi zuzendari eta bi garai izango dituela kontzertuak azaldu dute gaur egin duten agerraldian. Bertan izan dira Josu Mitxelena EMKEren presidentea, Sainz Alfaro zuzendaria, Amaia Tolaretxipi eta Nora Garai Juneren Hegoak elkarteko kideak, eta Garazi Lopez Etxezarreta Errenteria Musikal Patronatuko lehendakaria. Richard Wagnerren musikak izango du tartea kontzertuan, baita John Williamsen doinuek ere, “XIX. mendetik XXI. mendera egingo dugu jauzi. Bi belaunaldi eta bi ikuspegi ezberdin”. Kontzertua, musika bandak eskaintzen duen “une zoragarrietako bat” izango dela nabarmendu du Mitxelenak: “Zuzendari artistikoak kontzertua nola lantzen ari diren ikusita, eta kontzertuaren egitarauari erreparatuta ez dugu zalantzarik horrela izango dela”. Sainz Alfarok kontzertuaren prestaketa “erronka” dela esan du, “batez ere haizezko instrumentuentzat, klarinete jotzaileek bereziki lasterka joan behar dute. Esfortzu izugarria da. Erantzun egokia jasotzea espero dut eta jendea gustura irtetea, denbora neurtua dugu, jendeak esan dezan ‘ze motza’. Hori seinale ona izango da, gustura egon direla esan nahiko du”. Sainz Alfaro bezalako zuzendaria bandarekin elkarlanean izatea “ohorea eta luxua” dela erantsi du, “batutarekin plus bat emango dio kontzertuari, musikariak gora datozelako halako pertsona baten aurrean”. Kartelaren egileari, Ibon Izagirreri ere egin dio aipamena Mitxelenak, “kartel ikusgarria prestatu duelako oraingoan ere”. Amaitzeko mezu garbia helarazi du Mitxelenak, “bete dezagun eliza lepo, kontzertutzarra izango delako”. Bat egin du Lopez Etxezarretak, musika bandaren lana eta kalitatea aitortu ditu, “horren erakusle datorren larunbateko kolaborazioa da”. Herritarrak animatu ditu kontzertu solidarioan parte hartzera. Eta beste hainbeste egin dute Tolaretxipik eta Garaik, musika bandari kontzertua elkartearen alde egiteagatik eskerrak emanda, “animatu eta parte hartzera deitu nahi ditugu herritarrak, elkarteak familiak laguntzen jarraitzeko erabiliko du bildutakoa eta”. 20:30ean hasiko da kontzertua, sarrerak 5 euro balio ditu eta Niessen Kulturguneko leihatilan eros daitezke txartelak astelehenetik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.