Motxian Eby euskarazko esketx lehiaketa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak laugarrenez, 12-16 urte arteko gazteei begira.
Edozein gailurekin grabatutako esketxak aurkeztu daitezke lehiaketara.
Motxian Eby euskarazko esketx lehiaketa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak laugarrenez. 12-16 urte arteko gazteei, haien artean euskara sustatzea du helburu. Bakarka edo taldeka aurkez daitezke lanak, eta gaia librea da. Iraupenari dagokionean, bost minutu ingurukoak behar dute izan esketxek eta grabazioek euskarazko audio mintzatua izan beharko dute nahitaez.
Mugikorra, bideo kamera, tableta, argazki kamera… edozein gailurekin egindakoak izan daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak, hori bai, originalak behar dute izan. Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, parte hartzaileek Creative Commonsekoa eta euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izan beharko du. Martxoaren 9an amaituko da lanak aurkezteko epea eta
emailez edo whatsappez bidal daitezke, 688 74 19 09 telefono zenbakira.
Esketxak bidaltzerakoan esketxaren izenburua eta herria jarri behar dituzte parte hartzaileek beti. 300 eta 200 euroko sariak emango dizkiete irabazleei, eta herri bakoitzeko lanik onenak 50 euroko aipamen saria jasoko du. Esketxak martxoaren 13tik 19ra ikusi ahalko dira eta
bozkatu, eta epai mahaiak erabakia beranduenez artxoaren 20an hartuko du. Antolatzaileek Oarsoalde 12 eta 16 urte arteo gazte guztiak animatu dituzte parte hartzera, “hartu mugikorra edo dena delakoa, piztu eta grabatzera”.