Aisialdian euskararen presentzia indartzeko asmoz, hizkuntza ohituretan eragiteko estrategiak landuko dituzte euslider saioen bidez.
Euskararen erabileran eragiteko estrategiak erakusteko asmoz Euslider saioak antolatu ditu Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak,
Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren barruan.
Saioak gurasoentzako eta hezitzaileentzako izango dira. Gurasoei elkarteetan jarduerak euskaraz izan daitezen eskatu eta bermatzeko estrategiak erakutsiko dizkiete, eta hezitzaileei, berriz, haur eta nerabeen hizkuntza ohituretan eragiteko bideak.
Gurasoentzako saioak martxoaren 1ean, martxoaren 15ean, apirilaren 12an, eta apirilaren 19an izango dira, eta antolatzaileek bi talde osatzea aurreikusi dute: bat Antxon 18:00etatik 19:30era, eta bestea Trintxerpen, 15:30etik 17:00etara.
Talderen batean parte hartu nahi duten gurasoek haien seme-alaben ikastetxean eman behar dute izena, edota Pasaiako Udalaren Euskara Sailean.
Posta elektronikoz ere idazti daiteke edo 943 004330 telefono zenbakira deitu. Hilaren 22ra arte egongo da zabalik gurasoentzako izen-emate epea.
Hezitzaileentzako, berriz, beste bi talde osatu nahi dituzte. Saioak martxoaren 13an, martxoaren 20an eta apirilaren 10ean izango dira Antxon edo Donibanen osatuko duten taldearentzat, eta Trintxerpeko taldearentzat, aldiz, martxoaren 10ean, martxoaren 17an, eta apirilaren 14ean, 10:30etik 12:30era.
Saioetan parte hartu nahi duten hezitzaileek beren elkarteko arduradunari jakinarazi behar diote, edota euskara sailera jo eta bertan izena eman. Telefonoz (943 004330) edo
posta elektronikoz ere bada aukera, hezitzaileen kasuan martxoaren 1era bitartean.