Emakumeen estropadan sanjuandarrek beren nagusitasun berretsi zuten, eta Hibaika indartsu azaleratu zen; mutiletan, San Pedro, San Juanen aurretik.
Batelerek neguko orain arteko bi estropadak irabazi dituzte, erraz.
Orioko jaitsiera nagusitasun osoz irabazi zuten larunbatean San Juan Koxtape Arraun elkarteko emakumeek. Lau segundoko aldea atera zioten oriotarren traineruari, eta 25 Donostia Arraunlagunak-i.
Hibaikak, arraunlari oso gazteekin, estropada oso txukuna egin zuen. Laugarren postuan helmugaratu ziren errenteriarrak, Hondarribiaren aurretik, lau segundoko aldearekin.
Mutiletan,
Hondarribiak irabazi zuen jaitsiera, eta eskualdeko ontzien arten, sanpedrotarrena izan zen azkarrena. Zortzigarren postua helmugaratu zen
Libia,
Ama Guadalupekoa baino 49 segundo beranduago. San Juango
Erreka, berriz, hamargarrena izan zen Orioko estropadan, irabazletik 52, segundora.
Sailkapenak