Txakur kakak biltzeko zaborrontzien mapa digitala osatu du Oiartzungo Udalak.
Txakur kakak biltzeko zaborrontzien mapa digitala egin du udalak.
Txakur kakak biltzeko zaborrontzien
mapa digitala osatu du Oiartzungo Udalak. Halako 35 zakarrontzi baino gehiago daude zenbait urtetik hona udalak jarrita Altzibar, Arragua, Elizalde, Ergoien, Iturriotz eta Ugaldetxon, baina hala ere, auzoetan egindako batzarren errondan kexa bera jaso du udalak: kalean utzitako txakur kakak. Batzar guztietan errepikatu dela nabarmendu du udalak, eta horrek, agerian utzi du auzotarren arteko elkarbizitzan duen eragina.
Txakurren jabeak direla euren etxeko animalien arduradunak argi esan du udalak, eta haien hondakinak egoki kudeatzen laguntzeko txakur kakak biltzeko zakarrontzien mapa digitala egin du orain, “zakarrontziak erabil ditzaten”. Zaborrontziak erabilita oiartzuarren arteko elkarbizitza hobetuko den zalantzarik ez du udalak.