Kirolari euskaldun ezagunek Pasaiako taldeetara bisitak egingo dituzte datozen asteotan.
Jon Salsamendi, Trintxerpeko arraunlari gazteen entrenamendu saio bat gidatzen, Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren barruan.
Atzo izan zen lehen bisita. Orioko entrenatzaile Jon Salsamendi Illunbe Arraun Klubaren egoitzan izan zen atzo,Trintxerpeko arraunlari gazteen entrenamendu saio bat gidatzen. Helburua, pasaitar arraunlari gazteek ikus dezatela arrauna euskaraz egin daitekeela eta arraunaz euskaraz hitz egin daitekeela. Horren adibide, arraunlari gazte denen erreferente Jon Salsamendi.
Salsamendi, baina, ez da izango datorren egun eta asteotan Pasaiako taldeak bisitatuko dituen kirolari ezagun bakarra. Ostiralean (hilak 23), esaterako, Ion Kamio hockey jokalaria izango da Trintxerpen, bertako hockey taldeko jokalariekin.
Beren bisita baieztatu duten kirolarien artean daude, baita ere, Xabier Santxo pilotaria eta Josu Andueza arraunlaria.
Horrez gain,
Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren bultzatzaileek iragarri dute, aurrerago Realeko futbol jokalariekin entrenamendu saioak antolatuko dituztela.