Eskolan lanabesik ez da faltako
PIHER enpresa errioxarrak Albaola Itsas Kultur Faktoriako eskola erremintaz hornituko du.
PIHER enpresak Albaolaren
Aprendiztegi eskolarekin kolaboratzea erabaki du, berak ekoizten dituen lanabesak eskolaren esku utzita.
Atzo gauzatu zen akordioa, Albaola Itsas Kultur Faktorian. Akordio izenpetzeko ekitaldian Carlos eta Jose Piqueras izen ziren PIHER enpresaren izenean, eta Xabier Agote Albaola ordezkatzen.
Aprendiztegi eskolak erriberako arotzak formatuko ditu, eta euskal ontzigintza tradizionalaren gaineko ezagutza zabalduko du. Iaz ekin dio bideari, eta bertako ikasleak, honezero, hasiak dira bi ontzi tradizionalen eraikuntzan.