Kamioi bat eta auto bat kiskali dira gaur goizaldean. Bi ibilgailuek kalte handiak izan dituzte.
Kamioia kiskalita gelditu da sutearen ondorioz.
Kamioi bat eta auto bat kiskali dira gaur goizaldean. Bi ibilgailuek kalte handiak izan dituzte. Ertzaintzak jakinarazi duenaren arabera goizaldean, 03:00etan izan da gertaera Lezoko Tomas Garbizu kalean. Kamioia eta auto bat izan dira kaltetuenak, erabat kiskali dira biak, baina suteak bertan aparkatuta zeuden beste bi autori ere eragin die eta kalteak izan dituzte. Ertzaintza ari da ikertzen gertaera, eta zehaztu duenez, oraindik ez daki zerk eragin duen sutea.