Bilboko Udalak lehen aldiz antolatu duen Zurrumurruen aurkako ipuin lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburu errenteriarrak euskara atalean.
Legorburu saria eskuan, Bilboko lakate Juan Mari Aburtorekin.
Bilboko Udalak lehen aldiz antolatu duen
Zurrumurruen aurkako ipuin lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburu errenteriarrak euskara atalean.
Topo eta topa lanean85 urteko Felixa amonaren bidez, garai batean euskaldunak migranteak izan zirela gogorarazi du eta pertsonaia Boliviako familia batekin eseri du mahaiaren bueltan. Amonaren uste eta aurreiritziak hankaz gora jarriko ditu egoerak, egileak azaldu duenez: “Errealitate berri batekin egingo du talka, bera gazte zeneko miseria, eta etorkizuna duin bat topatzeko asmoa, orain beste pertsona batzuk bizi dutela ohartuko baita”.
Lehiaketaren helburua pertsona migranteen gaineko topiko eta aurreiritziei aurre egitea da, haiek saihestea. lehiaketara 59 lan aurkeztu dituzte guztira euskaraz zein gaztelaniaz, eta Legorburuk 200 euro eta zurrumurruen aurkako aterki itxurako eskultura jaso ditu. Gainera, bere kontakizuna argitaratu egingo dute beste bederatzi lanekin batera.