Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pentsiodunek Gogorza eta Arrieta aske uztea eskatu dute

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta presoak aske uztea eskatu dute Errenteria-Oreretako pentsiodunek, "arrazoi humanitarioengatik".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/02/24
Pentsiodunek Arrieta eta Gogorza aske uztea eskatu dute.

Pentsiodunek Arrieta eta Gogorza aske uztea eskatu dute.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta presoak aske uztea eskatu dute Errenteria-Oreretako pentsiodunek. Herriko plazan egin duten agerraldian osasunerako eskubidea “oinarrizkoa” dela esan dute, “preso edo aske egon, pertsona guztiei errespetatu behar zaien eskubidea da”. Kezkatuta azaldu dira, Gogorza eta Arrietaren egoerarekin, “larri gaixorik izanik ere, espetxean jarraitzen dutelako bi herrikideek” , eta espetxe araudiari egin diote erreferentzia, “izan ere gaixotasun larrien kasuan, espetxealdi arindua edota zigorra etetea aurreikusten ditu, gaixorik dauden pertsonak zaintza egoki eta duina jaso dezaten familia artean. Beraien egoera eta espetxea ez dira bateragarriak”. Gogorza eta Arrietak, zein haien senideek bizi duten “sufrimendua eta injustiziarekin” amaitzeko, bi oreretarrak askatzea ezinbestekotzat jo dute bildutako hamarnaka pentsiodunek, “arrazoi humanitarioengatik”, eta horretarako, “indarrak batzera” deitu dute. Bide horretan, “giza eskubideen alde egiteko, eta bake justu eta behin betikoa lortzeko” egin dutela bat Sare Herritarraren dinamikarekin esan dute, “gure ezberdintasunak alde batera utzita, giza eskubideen alde egin dugun pentsiodunak gara”. Gogorzak obsesio konpultsibo nahasmena du eta Basauriko espetxean aurkitzen da.  Hemeretzi urte daramatza espetxean Gogorzak.  Bere eritasunagatik azken urteetan 29 alditan ingresatu dute ospitalean. Kondena beteta eduki arren espetxean jarraitzen duela salatu zuten hamarnaka lagunek pasa den abenduan Sarek deitu zuen manifestazioan. Arrietaren kasua pasa den abuztuan jakinarazi zuten. Aurretik gaixotasunaren zantzuak bazituen ere, orduan eman zioten diagnostikoa oreretarrari: espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 positiboarekin du. Algeciraseko (Andaluzia, Espainia) espetxean da Arrieta Euskal Herritik 1.100 kilometrora. Gaixotasun larria, sendaezina, eta degeneratiboa da Arrietak duena.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.