Harrera "ezin hobea" izan duela zerbitzuak lehen bost egunetan esan du udalak.
Zu! Zure udala zerbitzua martxan jarritako lehenengo egunetan.
Astebete egin du
Zu! Zure Udala zerbitzuak eta lehen astean 1.100 erabiltzaile izan ditu. Harrera “ezin hobea” izan duela zerbitzuak lehen bost egunetan esan du udalak eta hainbat datu eman ditu. Aurrez aurreko arreta egin duten herritarrak 900 izan dira, eta telefono bidezko arreta eskatu dutenak berriz, 200. Zerbitzu berriaren ezaugarriak gogorarazi ditu udalak, bestalde, “leihatila bakarra, ordutegi zabalak, erosotasuna eta arreta pertsonalizatua eskaintzen ditu. Egunero 07:30etik 15:00etara dago zabalik
Zu! Zure Udala zerbitzua eta astearte eta ostegunetan, 07:30etik 20:00etara.
Zerbitzuarekin jauzia egin duela udalak herritarren arretari dagokionean nabarmendu du.