Zumaian Orio nagusi
San Juango neskek irabazi zuten seniorren estropada, eta Kaiarribak mutil seniorrena.
Zumaian lehiatu zen lehengo larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldia. Orio izan zen nagusi zortzi kategorietatik lautan; San Juanek hiru estropada irabazi zituen, eta Kaiarribak bat, senior mutilena. Emakumetan, Seniorren kategorian, San Juanek irabazi zituen lehen bi postuak A eta B ontziekin, eta Hibaikarentzat izan zen hirugarren postua. Gazte Mailako estropada ere, neska sanjuandarrek irabazi zuten, harrobia indartsu datorrela frogatuz. Kadete mutiletan baita ere lehiakor aritu zen San Juan. Lehen bi postuak eskuratu zituen A eta B ontziekin, eta bosgarrena C ontziarekin, Zumaia eta Orioren atzetik, hurrenez hurren. Nabarmentzeko baita ere Trintxerpeko mutil seniorren hirugarren postua. Eskualdeko lehen ontzia izan zen Illunbe Arraun Elkartekoa.