[Galeria eta bideoa] Laburra baina handia
Atertu du eta pixkanaka normaltasuna nagusitzen ari da.
Denboran laburra izan da elurtea, baina handia eragin dituen ondorio eta bizipenei begiratuta.
Txikienak pozik, eskolarik ezean, goizean goizetik irten dira kalera jolastera. Ez hain pozik errepidean ez aurrera ez atzera geratu direnak, eta lanera joan behar izan ez duten heldu eta erretiratuak, aldiz, pasieran aritu dira, ezohiko paisaiaz gozatzen.
Atertu du, tenperatura gora ari da, eta normaltasuna itzultzen ari da pixkanaka gure inguruko kaleetara. Oroigarrirako, argazkiak, HITZAk egindakoak, eta zuek irakurle fidel, igorritakoak. Eskerrik asko.
