N-1 errepidea zena, Errenteriako Kaputxinoetan.
Gaurko elurteak ezustean harrapatu ditu Oarso Bidasoko biztanleak. Honakoa da oraintxeko (09:30) egoera. Trafiko Zuzendaritzak aholkatu du, oso beharrezkoa ez bada, autoa ez hartzea. Orereta Ikastolak, Errenteriako Gamonek, Errenteriako Bizarainek, Pasaia-Lezo Lizeoak, Haurtzaro Ikastolak, Lezo Herri Eskolak eta Institutuak ez dituzte ateak zabaldu gaur. Koldo Mitxelena ikastetxea (Errenteria-Orereta) zabalik dago, baina ez dute jangela zerbitzurik izango.
- N-1 errepidea zenean trafiko oso-oso geldoa, ia ezin da ibili, Irundik Donostiarako noranzkoan. Arazo handienak Gaintxurizketan eta Antxo inguruan.
- N-1 errepidean, baina Pasaia-Irun noranzkoan, garbiago dago, baina hala ere arazo ugari dituzte ibilgailuek aurrera egiteko.
Hemen Trafiko zuzendaritzaren Twitter oharrak:
- Garraio publikoa, trenak: trena eta topoa badabiltza, baina inolaz ere ez dira ordutegiak betetzen ari. Oso tarteka ari dira trenah geltokietara iristen. Geltokietan jende asko dago, iristen diren topo edo trenetara batzuetan ezin dute sartu, aurretik beteta datozelako.
- Garraio publikoa, autobusak: Ekialdebusen zerbitzu eta geltoki gehienak ia etenda daude. Herrietako goialdeko zonaldeetan inolaz ere ez dabiltza, eta dabiltzanean, oso tarteka: errepide mozketa asko daude, elurraz gain, autoen istripuengatik.
Hemen Ekialdebusen Twitter oharrak: