Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Martxoaren 8ari begira, egitarau zabala eta aberatsa

Gaur aurkeztu dituzte egitarauaren zehaztasunak egin duten agerraldian, eta bihartik hasita martxoaren 27ra arte izango dira ekintzak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/02/28
Martxoak 8aren harira antolatutako egitaraua aurkeztu dute.

Martxoak 8aren harira antolatutako egitaraua aurkeztu dute.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute Oreretako Mugimendu Feministak, auzoetako emakume taldeek, eta Errenteriako Udalak. Gaur aurkeztu dituzte egitarauaren zehaztasunak egin duten agerraldian, eta bihartik hasita martxoaren 27ra arte izango dira ekintzak. Errenteriako Udalak aho batez onartu duela greba feministarekin bat egitea nabarmendu du Garazi Lopez de Etxezarreta Berdintasun zinegotziak, “oso garrantzitsua da eta  aipamen berezia egin nahi nion. herriko emakume eta udal langile guztiak deitu ditu udalak greban parte hartzera. Berezia izango da aurtengo  Martxoaren 8a, 170 herrialde baino gehiagotan greba deialdia egin dutelako. Gurean, mugimendu feministak emakume guztiak planto egin eta grebara deitu gaitu”. Mariasun Landa sarien banaketa nabarmendu du, bestalde, Lopez de Etxezarretak. Martxoaren 10 izango da, 13:00etan hasita pleno aretoan. Horrekin batera, mahai inguruak, , solasaldiak, erakusketak, antzerkia eta zine emanaldia ere ez dira faltako. Azken hori, Amaltaz talde feministak antolatuko du aurten ere, hamalaugarrenez. Bi pelikula eta dokumental bat antolatu dituzte: Figuras ocultas filma emango du martxoaren 1ean; Raketistak lehen eta orain, hilaren 15ean; eta Ba bahar filma, martxoaren 22an.  Guztiak doakoak dira, eta Niesen aretoan emango dituzte 18:00etan. Aurten ere antolatu dute emakumeen jaialdia. Auzoetako emakume taldeen eskutik martxoaren 7an helduko da, eta Galtzarabordako kiroldegian egingo dute dantza erakustaldia 17:30etik aurrera,   Emakumeen eskubideetan aurrera, eta atzera pausurik ez goiburuarekin. Horren harira, auzoetako emakume taldeen izenean mintzatu da Ana Sueiro, eta borrokatzeko hamaika modu daudela nabarmendu du, “manifestazioak antolatzea da bat, baina ez bakarra, gure jaialdia ere borroka egiteko beste modu bat da. Hura prestatzeko ikasi egiten dugu eta jendeak ikusita aitortu egiten du gure lana”. Martxoaren 8ko plantoari begira antolatutako ekintzak azaldu dituzte agerraldian, eta bertan parte hartzera deitu dituzte emakume guztiak. Bi manifestazio egingo dituzte, bata 12:30ean, eta bestea 19:30ean, herriko plazatik abiatuta. Bigarrena, Oarsoaldekoa izango da. martxoaren 8ko lanuztean parte hartzera deitu dituzte emakume guztiak gaurko agerraldian eta horretarako hamaika modu daudela esan dute: “Lantegi eta ikasgeletan lanuzteetara batuz, mobilizazioetarako joanez, amantala balkoitik zintzilikatuz, merkatuan kontsumitzeari utziz, greba zabalduz, zaintzeari utziz, edota, besoko morea jantziz”. Martxoak 8, Egitarau osoa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.