Iragarpenen arabera eguerdirako dezente epelduko du.
![](http://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2018/02/IMG-20180228-WA00051.jpg)
Iragarpenek asmatu dute. Elurra ari du eta zuri esnatu da eskualdea. Inguruko errepideetan trafiko arazo ugari daude, eta hori ikusita ikastetxe askok klaseak bertan behera utzi dituzte, tartean Pasaia-Lezo Lizeoa eta Orereta Ikastola.
Aurreikuspen meteorologikoen arabera 09:00ak bitartean egingo du elurra, eta eguerdi aldera dezente epelduko duela espero da.
Informazioa eguneratu bitartean, bidali HITZAra zuen inguruko egoeraren berri eta gustu baduzue, baita argazkiak ere.