Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Greba feministarekin bat egin du Lezoko EH Bildu-k

Koalizio subiranistak nabarmendu du, euskal jendartean ere, emakumeak direla prekarietatea eta ezberdintasuna modurik gordinean bizi dutenak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2018/03/01

Martxoaren 8ko grebarekin bat egin du EH Bilduk.

Martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egin du Lezoko EH Bilduk. Koalizio subiranistak nabarmendu du, euskal jendartean ere, emakumeak direla prekarietatea eta ezberdintasuna modurik gordinean bizi dutenak, ” baita gizarte patriarkalaren ondorio sozialak, ekonomikoak eta lan arlokoak ere”. Lehentasuna dela mobilizazio soziala gaineratu du alderdiak, “baita egiazko berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzea ahalbidetuko duten tresna politikoak eraikitzea. Eraiki nahi dugun jendarte eredua gure herrian bertan erabaki ahal izateak ahalbidetuko dio Euskal Herriari behar dituen aldaketa sozialetan aurrera egitea”. Zaintza lanak eta enplegua berdintasunean eta bidezko ereduarekin partekatu behar direla uste du EH Bilduk, eta horren harira, ezinbestekotzat jo du sistema ekonomikoak pertsonen beharrak erdigunean jartzea, eta ez  merkatuaren beharrak. Erabaki politikoetan emakumeek berdintasunean parte hartzeko aukera aldarrikatu du, bestalde, baita indarkeria matxistarik gabeko gizartea, “horretarako, ezinbestekoa da emakumeek beren gorputzaren zein sexualitatearen gaineko erabakiak askatasunean hartzeko aukera izatea”. Horiek guztiak aldarrikatzeko, antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu EH Bilduk Lezoko emakumeak, “beren egunerokoan lanean jarraitzera dei egiten diegu, gainera, gure herriak behar dituen tresna politikoak eskuratu eta jendarte eredu aurreratua, justua eta bidezkoa eraikitzeko, egiazko berdintasunean oinarritutako jendarte eredua eraikitzeko”. Martoxaren 8ko egitaraua
  • Hilak 3, larunbata: 11:00etan murala margotuko dute Euskal herria plazara ematen duen eskolako paretan. Musika eta informazio banaketa. Egun osoan zehar, amantalak balkoietan eta kaleetan.
  • Martxoak 8, osteguna: 11:00etan 15 minutuko elkarretaratzea Saldise plazan: laneko arropak, moreak, banderola… eraman; 12:30etan: Manifestazioa Oreretan; 19:00etan Lezoko plazan bilduko dira, Oreretako manifestaziora elkarrekin joateko. Arropa moreak eta banderolak eramatea eskatu dute; 19:30ean eskualdeko manifestazioa Oreretan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.