[Bideoa] Biblioteka berrirako izen bila ari dira Donibanen
Izena hautatzeko parte hartze prozesu bat abian da.
Pasai Donibaneko Bibliotekaren Lagunak herritarren ekarpenak biltzen ari dira biblioteka berriari izena jartzeko. Laster zabalduko dute biblioteka, eta inaugurazio ekitaldia baino lehen nahi dute izena hautatu.
Izenarentzako proposamenaz biltzeko helburuz postontziak jarri dituzte herrian zehar, jendeak bertan bere proposamenak utz ditzan. Astelehenera arteko epea dago ekarpenak egiteko.
Postontziak ondoko toki hauetan jarri dituzte:
- Arkupe Berri
- Itsas Mendi
- Itziar
- Remos
- Berezi
- Patxiku
- Bare Bare
- Ontziola Taberna
- Pari Berri
- Irune Okindegia
