Ibaiondon izan da pilotari usurbildarra, pilota eskolako gazteen entrenamendua gidatzen.
Xabier Santxo pilotari usurbildarra, Ibaiondon, pilota eskolako gazteekin.
Kirolari ezagunak Pasaiako kirol taldeen entrenamendu saioak gidatzen ari dira azken asteotan. Helburua, gazteenentzat erreferente diren kirolarien bidez, herriko haur eta gazteei erakustea, aisialdian, eta zehazki beraiek gustukoen dituzten jardueretan, euskaraz egin daitekeela.
Herria bisitatzen azkena Xabier Santxo pilotari usurbildarra izan da. Antxoko Ibaiondo frontoian izan zen ostiralean, pilota eskolako haurrekin lanean. Bere aurretik gauza bera egin dute
Ion Kamio hockey jokalariak eta
Jon Salsamendi arraunlariak, norbere kirol esparruan.
Euskararen Aholku Batzordeak antolatu ditu aipatu entrenamenduak,
Pasaia Osorik bizitzeko kanpainaren barruan.