Errigora. Nafar Hegoaldeko Uzta Eskutik Eskura kanpaina aurkeztuko du bihar Saretuz Proiektuak, bosgarrenez, Gau Txori elkartean.
Errigoraren kanpainaren aurkezpena iaz Oiartzungo Labore Oarson.
Sardexka bila dabil Saretuz proiektua Nafar Hegoaldeko uzta zabaltzen laguntzeko. Bosgarren urtea du honakoa Saretuzek
Errigora, Nafar Hegoaldeko Uzta Eskutik Eskura kanpaina egingo duela, eta etzi (asteazkena) izango da aurkezpena Gau Txori elkartean 19:30etik 19:30era. Oraingoan, Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserben txanda izango da, eta kanpaina aurkeztearekin batera, bertaratutakoen artean lan banaketa egin eta dastaketa egiteko aukera ere baliatuko dute.
Kanpainaren bidez, Errigoraren komunitatea trinkotzea du helburu Saretuz proiektuak, “bost urte hauek horretarako balio izan dute, ibilbide oparoa izan da, eta orain arte urratutako bideak zabalik mantendu eta horretan sakontzeko erronka dugu”.
Aurkezpena irekia da, eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.