Udalak elurtea gaizki kudeatu zuela uste du koalizio moreak.
San Pedron, badian, ontziak elurrez beteta.
Pasaiak Ahal Du-ren ustez udal gobernu taldeak ez zuen behar bezala kudeatu
lehengo asteko elurtea. “Aurreikus falta” izatea eta “plangintza eskasa” egitea egotzi dio koalizio moreak gobernuari.
Hedabideetara igorritako oharrean, bezperan gatza bota ez izana eta zerbitzua langile gehiagorekin indartu ez izana leporatu dio PADk gobernuari, halakoetan menderatu ezin diren egoerak beti suertatzen direla onartuta ere, ondoriok arintzeko hartu zitezkeen neurriak behar bezala ez zituztela hartu argudiatuta.
Ohar berean, Pasaiak Ahal Du-k eskerrak eman dizkie udal langileei, bereziki beren lan jarduna aurreratu zuten guztiei.