Astelehenetik ostegunera zabalduko dute, 16:30etik 19:00etara, 14 urtetik gorakoentzat.
Bibliotekaren Lagunen batzarra, biblioteka berrian.
Donibaneko biblioteka berria atontzeko lanak aurrera doaz, eta datorren astetik aurrera ikasketa gela erabilgarri egongo dela iragarri du gaur udalak.
Astelehenetik ostegunera erabili ahalko dute 14 urtetik gorakoek, 16:30etik 19:00etara. Liburuzaina ez da oraingoz bertan egongo, lekualdaketara lotutako beste zereginetan ari delako. Hori dela-eta erabiltzaileei eskatu diete soilik ikastera sartzeko.
Horrez gain, iragarri dute liburutegi berria, osorik, uda aurretik egongo dela erabilgarri.
Bien bitartean,
Donibaneko Liburutegiaren Lagunek irekiera prestatzeko lanean jarraitzen dute. Azpiegiturarentzako izen bila ari dira, eta
parte hartze prozesu bat ere antolatu dute, herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz.