Orereta Ikastolak Luzatu Esku(h)ara iniziatiba egin zuen pasa den abenduan, Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburuko ikastolak laguntzeko.
Ikastoletako ordezkariak.
Orereta Ikastolak Luzatu Esku(h)ara iniziatiba egin zuen pasa den abenduan, Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburuko ikastolak laguntzeko. 13.00 euro lortu zituen, eta orain, ikastolei eman dizkie. Biriatuko Ikastolan elkartu ziren bost ikastoletako lehendakari eta kideak, eta Zubiak eraikiz hitzarmena sinatu zuten.
Biriatun egindako ekitaldian, esker oneko hitzak izan zituzten errenteriarentzat, eta aurrerantzean elkarlanean jarraitu eta sakontzeko prest azaldu ziren.