Agirretxe anaien gaineko disko-liburuaren aurkezpenaren harira, dultzaina doinuak entzuteko aukera izango da bihar (larunbata) Lezoko kaleetan.

Irudian, otsailaren 28an Irunen egin zuten aurkezpenean izan zirenak. Tartean Juan Mari Beltran, eta Iñaki eta Joxe Luix Agirretxe daude.
Lesoinu indartsu hasiko da bihar (larunbata). Irunen jaio arren, Lezon erro sendoak izan dituen musikarien familia bati aitortza egingo diote, Agirretxe sendiari. Horretarako osagai asko prestatu dituzte, doinuz eta ahotsez. Irungo Loiola baserrian jaio ziren Eugenio eta Konstantino Agirretxe. Konstantinok Lezo izan zuen bizileku urte askoz.
12:00etan, udaletxean,
Agirretxetarrak: Gipuzkoako dultzainaren testigantza disko-liburua aurkeztuko dute familiako ordezkariak eta dultzainan aditu direnek. Horren aurretik eta ondoren, dultzaina doinuek abisatuko dute instrumentu horrena izango dela bihar herria, 10:30ean kalejira izango delako, eta 12:30ean eta Gurutze Santuaren plazan, kontzertua eta dantzaldia: diskoko doinuak zuzenean entzungo dira bertan.
Disko-liburua
Irunen aurkeztu zuten lehenik Agirretxetarrak: Gipuzkoako dultzainaren testigantza disko-liburua, otsailaren 28an.
Soinueneak sortu du euskarria, besteak beste, Irungo eta Lezoko udalen, eta Jaurlaritzaren laguntza eta babesarekin. Bertan, familiaren hainbat belaunaldiren gaineko argibideak ematen dira, eta batez ere, Konstantinok eta Eugeniok sortutako ondarea aitortzen da.