Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aisialdia balio hezitzaileekin janzteko

Hezitzailea, halakoa izango da aurten ere udalaren aisialdi proposamena, Ostolazak nabarmendu duenez, "etorkizuneko Errenteria gaurko haurrek eraikiko dutelako".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/09

Gracia, Ostolaza eta Narbarte gaurko agerraldian.

Aurtengo Udako oporrak kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziak, Eñaut Gracia Komunikazio eta Parte Hartze zinegotziak, eta Ibai Narbarte udal aisialdi zerbitzua kudeatzen duen enpresaren koordinatzaile. Hezitzailea, halakoa izango da aurten ere udalaren aisialdi proposamena, Ostolazak nabarmendu duenez, “etorkizuneko Errenteria gaurko haurrek eraikiko dutelako”. Hezkuntza ez formala erronka garrantzitsua dela udalarentzat gaineratu du Gazteria zinegotziak, “herri hezitzaile bat eraikitze bidean, sinisten dugulako espazio horietan egiten den lana eta balore zehatzetan heztea gure haurrak funtsezkoa dela oraina osatzen duten haur guzti horien hazkuntza prozesuan, eta ulertuta etorkizuneko Errenteria beraiek izango direla. Aisialdia beraz, estrategikoa da gizarte kohesio baten bidean eta gizarte aniztasun horren barruan herritar askeak sortzeko”. Erronka handia izango dutela aurten aurreikusi du, “espero dugu beste urteetan bezala familia eta haurrek beste urteetan bezain ongi erantzutea, baita guk ere haiei ahalik eta ongien erantzutea eskainiko dugun zerbitzu honekin”. Izena emateko online plataforma Aurten aldaketa izango dela zehaztu du Ostolazak. Izena emateko garaian, gurasoei lana erraztu nahi izan die udalak, eta online plataforma zabaldu du udalak horretarako. Izena emateko epea astelehenean zabalduko du udalak (hilak 12) eta hilaren 23ra arte izango dute izena emateko aukera Errenterian erroldatuta dauden haur eta gaztetxoek. Bi aukera izango dituzte gurasoek, etxetik eroso plataformaren bidez kudeatzea udako oporren gaineko guztia, edota Zu! Zure Udala zerbitzua erabiltzea, izen ematea modu presentzialean egin nahi izanez gero. Duela hiru aste zabaldu zuela Udalak Zu! zerbitzua gogorarazi du Graciak: “zerbitzua baino gehiago da kontzeptua edo administrazioa ulertzeko modua. Herritarrak jardun politiko eta administratiboaren erdigunean kokatzen ari gara, eta zentzu zabalean, udalak dituen zerbitzu eta espazio guztietan. Udako Oporren kanpainan 1.000 haurrek hartzen dute parte eta gure buruari galdetu diogu nola erraztu guraso horien izen ematea. Horri begira sortu dugu aipatu plataforma, astelehenetik izango da operatibo, eta etxetik mugitu gabe, izen ematea, ordainketa eta beharrezko kudeaketa guztia egiteko aukera emango die”. Zu! zerbitzua aukeratzen dutenek inprimakia eskuratu, eta hura eta aurkeztu beharreko gainontzeko dokumentazio guztia zerbitzuan aurkeztu beharko dute (Herriko plaza 1) astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan, 07:30etik 20:00etara. Udalekuak eta kanpamentuak Udalekuak eta kanpalekuak antolatu ditu udalak aurten ere. Udalekuen barruan, Txikiak eta Udalekuak antolatu dituzte. Bi talde horietan parte hartzeko mugarik ez dago, hau da, izena ematen duten guztiek izango dute tartea, eta hamabost eguneko bi txanda egingo dituzte bakoitzean. Txikiak programan parte hartzeko matrikula 41,30 eurokoa da; Udalekuena, berriz, 51,50 eurokoa. Kanpamentuetan ere bi talde daude, gazteenak Nafarroara joango dira, eta helduenak Lousadara (Portugal). Azken horien matrikula, 206 eurokoa da. Familia ugariek hobariak izango dituzte, baita seme-alaba bat baino gehiago izena ematen duten familiek. Behar bereziak dituzten haurrei begira, berriz, arreta emateko hezitzaileak kontratatuko ditu udalak. Udako Oporrak programan aritzen diren begiraleei aipamena egin die Ostolazak, “gazte ugarik hartzen dute parte, hezitzaile talde handia behar izaten dugulako. Hezitzaileen lana, formakuntza eta ardura nabarmendu nahi ditut, eta eskerrak eman egiten duten lanagatik, beraiek gabe ezinezkoa litzatekeelako programa hau aurrera ateratzea”. Errenterian erroldatutako, eta bertako ikastetxeren batean ikasten duten haur guztiak animatu ditu parte hartzera Udako Oporrak programan, amaitzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.