Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

«Herritarrak dira prozesuaren bermea, hori da garrantzitsuena»

Ekainaren 10eko giza kateari begira jarri da Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago. Arrazoiekin jantzi nahi du erabakitzeko eskubidea, atzera bueltarik ez duen prozesuan aurrera urratsa egiteko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/09
Otaegi eta Anza, Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago Iniziatibako kideak.

Otaegi eta Anza, Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago Iniziatibako kideak.

Ekainaren 10eko giza kateari begira jarri da Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago. Arrazoiekin jantzi nahi du erabakitzeko eskubidea, atzera bueltarik ez duen prozesuan aurrera urratsa egiteko. Gure Esku Dago-k giza katea egingo du ekainaren 10ean. Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu, 201,9 kilometro elkartu. Zein da helburua? Arkaitz Anza: Giza katearen funtzioa ulertzeko, mobilizazioa bera zein testuinguruan kokatzen den ulertu behar dugu. Gure Esku Dago-k abiatu du prozesu bat zeinak 2019an fase berri batean amaitu nahi duen. Bi urte hauetan garatu behar dugun prozesuak hiru zati ditu, edozein prozesu demokratikok bezala, piramide moduko bat da. Lehenengo partean herritarrak daude, bigarrenean eragile politiko eta sozialak, eta hirugarrenean, instituzioak. Behetik gora egindako prozesua da. Lehenengo zatian landuko duguna Herritarren Ituna izango da. Bertan herritarrei zer eta zertarako erabaki nahi duten galdetuko diegu. Garrantzitsua da ekainaren 10eko giza katea lehengo eta bigarren faseen artean kokatzea. Herritarron Ituna eta Herri Itunaren artean, giza katea dago, eta azkenean, kalera ateratzea da herritarron borondatea, gaur egun arte egin den mobilizaziorik jendetsuena aurkeztuz eta olatu hori kalera plazaratu nahian. Itxaso Otaegi: Herritarron Itunean batuko dira erabakitzeko eskubidearen barruko arrazoiak. Jendeari galdetuko zaio zer eta zertarako nahi duen erabaki, eta hori da Gasteizko parlamentura eramango duguna, eragile sozialak mahaiaren bueltan elkartzen direnean herri itun bat osa dezaten, erabakitzeko eskubidearen alde. Hori dena 2019 urteari begira egiten ari gara, horregatik dira 201,9 lotuko diren kilometroak, eta 2.019 dira ere bildu nahi ditugun arrazoiak eragile sozial eta politikoei eramateko. Herritarron Ituna eta Herri Ituna aipatu dituzue. Zein da bien arteko aldea? Anza: Bi itun ezberdin dira. Lehena herritarrok erabakitzeko nahiekin, arrazoiekin osatuko dugu, eta hori izango da Gasteizera eramango duguna. Giza katea zapiekin lotuta egingo dugu, eta zapi bakoitzak, arrazoi bat eramango du idatzirik. Ondoren helduko da eragile politiko eta sozialek egingo duten ituna, Herri Ituna. Bigarren fasean helduko da. Herritarrek esan dute erabaki nahi dutela, goazen denon artean adostera nola erabakiko dugun. Eta zein dira erabakitzeko arrazoi horiek, zer esaten ari dira herritarrak? Otaegi: Arrazoi horiek biltzen ari gara dagoeneko, eta horietako batzuk dagoeneko zabaldu ditugu gure webgunean eta sare sozialen bidez. Anza: Lehenengo emaitzak egin ditugu publiko aste honetan bertan, Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago dinamikaren webgunean, gaika eta auzoka banatuta. Gai ezberdinak atera dira, gai oso sozialak, pentsioak, feminismoa, sozio ekonomia, estatus politikoa edota antolaketa sozialaren gainekoak dira orain arte bildu ditugun arrazoiak. Horiek denek erakusten dute egungo marko politikoak ez duela asetzen jendea, berak erabaki nahi duela, eta egungo markoak ez duela horretarako aukerarik ematen. Otaegi: 2019ari begira da guztia. Hauteskunde zikloa hasiko da orduan, eta nahi duguna da instituzioek mahai gainean izatea jada herritarrok zer nahi dugun. ‘Erabakitzeko eskubidea nahi dugu arrazoi hauengatik, mahai gainean dituzue, hasi mugitzen’. Eta, mugitukoko dira? Otaegi: Autogobernuaren ponentzian erabakitzeko eskubidea mahai gainean dago, orain da momentua, eta hori baliatu behar dugu. Lanak eginda emango dizkiegu. Anza: Lehenengo fase indartsua duen prozesuak inoiz ez du atzera bueltarik. Herritarrak dira prozesuaren bermea, eta hori da halako prozesu batean garrantzitsuena. Piramideak lehenengo kapa ahula badu, inoiz ez da sendoa izango, baina sendoa badu lehen atal hori, oinarria,  eta bertara biltzen baditugu egin den mobilizazio jendetsuenean herritar guztiak, horrek ez du atzera bueltarik, eragile sozial eta politikoek ezin dute atzera egin. Eta azken horiek, eragile sozial eta politikoek eta instituzioek bat egiten dutenean, herri batek azkenean bere osotasunean bat egiten duenean, zein da nor esateko herri honek ezin duela bere buruaren jabe izan, eta ezin duela erabaki zer eta nola bizi nahi duen? Horrek ez du atzera bueltarik, eta herri honetan gehiengo horiek existitzen dira. Herritarren arrazoiak nola biltzen ari da Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago? Anza: Nazioan eztabaida foroak egingo dituzte, baina guk herrian telefono mugikorrerako aplikazioa sortu dugu. Aitzindaria da, gurean bakarrik dago. Otaegi: Herri handia da gurea, plurala oso, eta ezinezkoa dugu jende guztiarengana iristea hemendik eta ekainera, eta hau izan da modua ahalik eta gehien zabaltzeko. Bakoitzak konpromisoa hartu dugu hiru pertsonekin kafearen bueltan elkartu, prozesua azaldu, eta galdetzeko zer eta zertarako erabaki nahi duen. Pertsona horietako bakoitzak, beste hirurekin egingo du lanketa bera, eta beraz, esponentzialki handitzen joango da sarea.
«Erabakitzen hasten den orok, ez du utziko beste edonor bere ordez erabakitzen» Arkaitz Anza GEDko kidea «Jendeari galdetu egingo zaio zer eta zertarako erabaki nahi duen» Itxaso Otaegi GEDko kidea
  Hori guztia gure webgunean kontsulta daiteke, baina guk zuzenean egin nahi dugu lanketa, ahoz aho, eta dena ongi azalduta. Edozein informazioa jasotzeko, gainera, astelehenetik [hilak 12] hasi eta ekainera arte Maria Lezo kaleko lokala zabalik izango dugu astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara. Ekainera hurbiltzen goazen neurrian, larunbatetan ere zabalik izango da lokala. Anza: Aplikazioa tresna izugarria da, horrek erakutsiko digulako azkenean zein diren gure indarguneak, eta nola joan garen saretzen. Hainbat estatistika ditugu jada webgunean, eta herriarentzat tresna egokia da, ekarpen handia, eragileek eta norbanakoek jakiteko zer erabaki nahi duten herritarrek. Zaila izan da,  amildegi teknologikoan erortzeko beldur ginelako, baina egia da orain arte oso emaitza onak ematen ari dela. Hiru aste daramagu martxan, eta orain arte 60 lagunek hartu dute parte.- Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietan nola ikusten duzue piramidearen lehengo maila hori. Oinarri sendoa du? Anza: Gehiengo horiek izan badira Errenteria-Oreretan. Egia da orain arte beti bizi izan garela mokokako kultura horretan, eta inoiz ez dugula saiakerarik egin zerbait adostu, zoru komuna elikatu, eta benetan herritarrok bultzatutako herri proiektu hori aurrera eramateko. Gure Esku Dago kultura berri bat da, jarrera bat da, eta bilatuko dugu denen arteko kontsentsua. Gai izan gara, desadostasunak izanda ere, beste eragile sozial, politiko eta sindikalak batu eta proiektu baten barruan horiek guztiak lanean jartzeko. Uste dugu herri honek halako proiektua behar duela, eta egun, horretarako baldintzak oso egokiak dira. Herri honetan ez gara  gai izan inoiz ezberdintasunak ditugunen artean proiektu komun bat aurrera eramateko, eta ezberdinen arteko konplizitateak sortzeko. Zailtasun handiak aurkitu genituen. Horregatik, hori lortzea bera, ezberdinak batzea, mugarri handia izan zen gure herrian, eta horrek ahalbidetu du gaur-gaurkoz ate gehiago irekiak izatea, eta jendearen borondatea eta prestutasuna izatea. Azkenean, horrelako proiektu bat gauzatzea. Behin erabakitzen hasten den orok, ez du utziko beste edonor erabakitzen bere ordez. Konponbideen arloan kokatzen dugu guk erabakitzeko eskubidea. Demokrazia batean, arazoak eta ezberdintasunak hautetsontzi baten inguruan konpondu behar dira eta herritarrek erabakiko dute. Errepresioak ez du ezer konpontzen, arazo gehiago sortzen ditu. Guk jendeari bere arazoak konpontzeko tresna eman nahi diogu. Otaegi: Demoarsok Oarsoaldean galdeketa egin zuenean, jende guztiak nahi zuen parte hartu, eta sortu ziren sareak, auzoen arteko taldeak, izugarriak izan ziren, jendea beti zegoen prest lanerako. Oso esperientzia aberatsa eta polita izan zen, bai herritarrekin baita alderdi politikoekin ere. Gure Esku Dago-k gune bat eskaintzen du jende guztiak parte hartu ahal izateko. Errepresioa ez dela konponbidea esan duzue. Kataluniara begira jarrita itxaropen bidea zabaldu dute, eta erabakitzeko eskubidearen aurka errepresioa erabili du Espainiako Estatuak. Zein irakurketa egiten duzue egoeraz? Otaegi: Herritarrak izan dira mugitu direnak Katalunian eta behartu dutenak egoera hori ematea. Anza: Kataluniako esperientziak agerian utzi du egungo marko politikoak dituen gabezia eta mugak. Joko demokratikoan parte hartu dute kataluniarrek, irabazi dute eta emaitzek ez dutela balio erantzun diete. Zer demokrazia klase da hori? Kataluniako prozesuak eztabaida zabaldu du mundu osoan, eta halako iraultza demokratikoak garatzen doaz. Kataluniarena lehenengo urratsa izan da eta ezbaian jarri dutena honakoa da, ‘zu zein zara niri esateko nik ezin dudala erabaki’. Iraultza demokratiko hori hedatzen ari da beste herrialdeetara, eta nik uste dut datozen urteetan halako kasu gehiago ikusiko ditugula. Ikusi dugu zein estatu dugun parean, zein Europa dugun, eta agian katalanak  eten batean daude, baina beste lekutatik datozen bultzadek prozesu horiek guztiak indartu ditzakete esateko estatu ez demokratiko horri ‘zein zara zu esateko herritarrei ezin dutela beraien buruaren jabe izan’. Hori mahai gainean jartzeak zenbateko balioa duen kuantifikatzea ezinezkoa da. Euskal Herriak noiz erabakiko du? Anza: Zaila da, paradoxa bat dirudien arren, ez dagoelako gure esku data ematea. Gure esku dago prozesu hori bultzatzea eta agertoki horretara eramateko ahal dugun guztia egitea, eta hori da gaur-gaurkoz eskuzabalak izatea; eskuzabaltasunaren kultura hori zabaltzea, eta norberaren kezken gainetik herri proiektua jartzea. Gero erabakiko dugu bakoitzak zer nahi duen. Marko politiko berri hori ahalbidetuko duen erabakia denon artean gauzatzea da lehenengoa, eta zer da justuagoa, gehiengoak nahi duena errespetatzea baino? Erdigunean dagoena da nork erabakiko duen, ez zer. Herritarrok erabakiko dugu? Benetan egungo marko eta antolaketa sozialak dituen muga guztiak gainditu nahi ditugu eta zerbait berritzailea eta egokia sortu nahi dugu? Gu horretara goaz, eta horretarako, erdigunean jarri behar ditugu herritarrak. Zein da Errenteriako-Oreretako GED iniziatibaren hurrengo mugarria? Otaegi: Etzi [igandea] giza katea aurkezteko egingo dugun batzarra. Bertan jakinaraziko dugu zein lekutan tokatu zaion egotea Errenteria-Oreretari, eta ez dugu ezer aurreratuko, sorpresa delako. Bilera Niessen Kulturgunean izango da 12:00etan eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, mereziko duelako. Anza: Garrantzi handia izango du guretzat giza kateak, 2.000 lagun lortu behar ditugulako herrian. Erronka handia da, ibilbidearen 4 kilometro osatu behar ditugulako. Lan handia duzue aurretik, beraz. Anza: Bai, ingeniaritza soziala egitea dagokigu jendearengana iristeko. Ahoz ahokoa landu behar dugu, kuadrillaka, eta saretzearen garrantzia hori katalanetatik jaso dugu. Otaegi: Hurrengo mugarria Klik Eguna izango dugu, maiatzean. Herritarrengandik bildutako arrazoiak kalera ateratzeko eguna izango da. Anza: Irunen egitea aurreikusi dugu, uste dugulako indar berezia egin behar dela galdeketa egingo duten herrietan eta aproposa iruditu zaigu horrelako jarduera batekin indartzea. Lan izugarria egiten ari dira Irunen eta indargune bat izatea nahi dugu. Zer dagokie herritarrei erronka honetan? Otaegi: Parte hartzea. Anza: Protagonista izatea. Benetan zure arrazoiak eta herritarren erabakitzeko nahi hori erdigunean jarri eta protagonista izatea, zu izatea zure buruaren jabe. Giza kateak erakutsiko du norberak duen garrantzia, zu ez bazaude ez da lotuko, eten egingo da katea. Norberaren garrantzia, norbera protagonista sentitze hori, eta norbera kontziente izatea bere inplikazioak duen garrantziaz. Herritarra da protagonista zalantzarik gabe, eta bere konpromisoak izugarrizko garrantzia dauka, batez ere, etorkizunari begira.

Motorrak berotzen hasi da Hartu Hitza Irun iniziatiba

Hartu Hitza Irun Iniziatibaren sinadura bilketa handia.

Euskal Herriko estatus politikoaren gaineko galdeketa egingo du Irunen Hartu Hitza Irunek azaroaren 18an, eta horri begirako dinamika abiatu du. Sinadura bilketa egiten ari dira, galdeketari bermea emateko. Joan den hilabetean hasi ziren sinadura horiek biltzen hiriko kaleetan, eta apirilaren 29 jarri dute mugarri. Egun horretarako 3.000 sinadura bildu nahi ditu Hartu Hitza Irunek, hiriaren populazio osoaren ia %5. Joan den asteburuan antolatu zuten sinadura bilketa handia hiriko bost guneetan: Fermin Calbeton kalean, Urdanibia plazan, Luis Marianon, San Juan plazan eta Zabaltzan jarri zituzten postuetan. 1.115 sinadura bilduta Jai giroan egin zuten bilketa, kalejirak, musikak eta erraldoiek lagunduta. Momentuz 1.115 sinadura bildu ditu galdeketa sustatzen ari den taldeak, eta hurrengo hitzordu handia, apirilaren 29an, sinadurak biltzeko ezarri duten epea amaitzen denean egingo dute. Hilabete barru helduko da sinadurak biltzeko bigarren egun handia, baina bien bitartean ez da besoak gurutzatuta izango Hartu Hitza Irun. Iniziatibaren arduradunek jakinarazi dute astebururo kalera aterako direla behar dituzten sinadurak biltzen jarraitzeko. Asteburu bakoitzean Irungo auzo ezberdin batean jarriko dituzte mahaiak, galdeketaren berme izango diren 3.000 sinadurak lortzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.