Molinaoko itsasadarraren bilakaeraren erakusgarri, argazki erakusketa antolatu du Antxotarrok Historia Mintegiak.
Lantegi eta tailer asko zeuden garai batean errekaren bazterrean; egun antxotarren aisialdi eremu garrantzitsuena da. Argazkia: Antxotarrok Historia Mintegia.
Urte gutxiren buruan asko aldatu da Pasai Antxo. Industriaren arrastoak erabat desagertu dira azken hamarkadatan. Bilakaera horren erakusgarri, argazki erakusketa antolatu du
Antxotarrok Historia Mintegiak. Bihar inauguratuko dute, 19:30ean, kultur etxean.
Paduratik erriora izenburupean Antxon
Marealta izenez ezaguna de inguruaren bilakaera erakutsiko dute Historia Mintegiaren fototekan bildu dituzten argazkien bitartez. Azken urtetan erabat leheneratu dute Molinaoko itsasadarra, baina antxotar askoren buruan dira oraindik errekaren bazterrean enpresak pilatzen zireneko garaiak. Moila txiki bat ere izan zen, eta txalupa txikiak egoten ziren hartan.
Bihar (hilak 10) inauguratuko duten erakusketa, astelehenetik larunbatera 19:30etik 21:00etara bisita daiteke, eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.