Bosgarren izan da San Pedroko 'Libia' Castron
Oriok irabazi du estropada.
Bosgarren izan zen San Pedroko Libia ontzia atzo Castron lehiatu zen estropadan. Orio izan zen azkarrena, eta ontzi bizkaitarrak helmugaratu ziren ondoren, hurrenez hurren, Bermeo, Ondarroa eta Santurtzi. San Pedroko B ontzia, Kalparra, 17. postuan helmugaratu zen. Guztira, mutil seniorren estropadan, 20 traineruk parte hartu zuten eta tartean ziren TKE Ligako sei ontzi. Hurrengo zita Astilleron du San Pedrok, larunbatean lehiatuko den San Jose Igoeran.