Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Galeria] Merezitako aitortza

Merezitako aitortza egin zioten larunbatean, Lezon, Agirretxe sendiari. Dultzainaren aro baikorrenaren ezinbesteko zati izan ziren.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/03/12
dultzaina.lezo

Disko-liburua aurkeztu bitartean, dultzaineroak plazan. Argazkia: Carrera.

Larunbata Agirretxe sendiarena izan da Lezon. Agirretxetarrak: Gipuzkoako dultzainaren testigantza disko-liburuaren aurkezpenaren aitzakiarekin, Lezon erroak dituen familiari aitortza egiteko eguna izan zen herenegungoa. Beste era batera ezin zen egin aitortza hori: musikarekin, dultzainarekin, kalean. Kalea zen Errezilen jatorri duen familiaren DNAren oinarria, ezin baita ulertu Euskal Herrian festa giroko ekitaldiren bat dultzainen doinurik gabe, kaleko doinu horiek gabe. Hala, zeregin horretan, Agirretxe abizenak eman duena ordainezina da. Ordain horren zati bat bederen disko-liburuarekin kitatu dute. Merezita. Udaletxean eman zituzten disko-liburuaren gaineko xehetasunak, eguerdian, Lezoko alkate Jesus Mari Martiarenak, Musika Eskolako zinegotzi Alfredo de la Puentek, Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendari Xanti Espinak, Herri Musikaren Txokoko Juan Mari Beltranek, eta nola ez, familiaren ordezkari modura Joxe Luix Agirretxek. Udaletxeko areto nagusia eskas gelditu zen, jendetza hurbildu zen aurkezpenera. Emozioz bizi izan zuten Agirretxetarren laugarren belaunaldiko dantzari gazteen Agurra. Den-denek goraipatu egin zuten argitalpena, egileak eskertuz. Hala, dokumentazioa eta lan teknikoa Oiartzungo Herri Musikaren Txokoko kideek egin dute —familiarekin elkarlanean—, Juan Mari Beltran buru dutela: hark, lanaren alderdi musikalaz hitz egin zuen, xehetasun teknikoak ere emanez . Errezilgo, Irungo eta Lezoko udalek, berriz, sorkuntza argitaratzeko lanean laguntza eman dute. Izan ere, hori izan baitzen familiaren bidea: jatorriz Errezilgoak, Irunera joandakoak, eta Bidasotik Oarsoaldera (Lezora) zati bat etorri zen, Konstantino Agirretxe zehazki —Eugenio Agirretxe anaia ere dultzainaren urrezko aroaren kudeatzaileetakoa izan zen, Uranzu taldea sortuz Konstantinorekin batera—. Haiei, euren aita eta osaben partetik iritsi zitzaien dultzainarekiko zaletasuna. Agirretxe leinuraren Lezoko ordezkariak, Joxe Luixek, esker on hitzen ondoren, familiaren jatorririk disko-liburuaren egikaritze lanetarainoko errepasoa egin zien pleno aretoa bete zutenei, sorkuntzaren nondik-norakoen berri eman zien. Baita belaunaldiz belaunaldi nola joan ziren Agirretxetarrak bat egiten dultzainarekin, instrumentuaren mundu hori aberasten. Pena azaldu zuen, ordea, haren aita Konstantino eta osaba Eugeniok ez zutela bizirik zirela ezagutu argitalpena. Festa eguna Disko-liburuaren aurkezpena egunaren elementu bat izan zen. Besteak, musikariak, dultzaina, dantza eta kalea izan ziren. Goizean Lezon bildu ziren dultzaina jotzaileek Altamiratik hasita herribira egin zuten, lehenengo elkarrekin, ondoren bi taldetan; dultzaina jotzaileen bi tropelek eguerdi aldean bat egin zuten Gurutze Santuaren plazan, aurkezpena aurretik. Udaletxeko hizketaldien ondoren, plazan, Mutxikoak dultzaina doinuekin, tartean, Agirretxetarren konposizioak zeudela. Bazkaldu aurretik, Larrain Dantza; ondoren, Lezoko Ikastolako jantokian plateren inguruko bilgunea, 60 bat laguneko bazkarian. Arratsaldean ere kalejira egin zuten dultzaina jotzaileek. Bapo joan zen eguna. Ondoko argazkietan, (goizekoak dira, Carrerak HITZArik emandakoak), herriko giroaren lagin bat.
Agirretxetarrei omenaldia Lezon 2018-03-10

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.