Heriotza bikoitza-Doble Malta antzezlana taularatuko du Ze onda antzerki taldeak hilaren 18an Niessen Kulturgunean 19:00etan.
Antzezlana Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoi aktoreek egingo dute.
Heriotza bikoitza-Doble Malta antzezlana taularatuko du Ze onda antzerki taldeak hilaren 18an Niessen Kulturgunean 19:00etan. Heriotza eta bizitza, bizitza eta heriotza edo bizirik hiltzea eta heriotzaren ondoren zabaltzen diren ateen gaineko hausnarketa da
Heriotza bikoitza antzezlana. Fikzioa eta errealitatearen muga artean arituko dira bi aktore, lehenengo pertsonan mintzaira poetikoa erabiliz, absurdoa tarteka eta performatiboa berez.
miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoi aktoreak arituko dira oholtza gainean Jon Ander Alonsok zuzendutako lanari bizia ematen, eta bizitzaren bidea amaitzen denean zer gertatzen den asmatzen saiatzen. Antzezlana euskaraz izango da, eta sarrerak 8 euro balio ditu.
Antzezlana amaituta eta Atarian iniziatibaren barruan, artistekin solasaldi bat izateko aukera eskainiko dute ardo kopa batekin lagunduta. Aurretik, berriz, Sukalderaino,
Heriotza bikoitza-Doble Malta antzezlanaren gaineko tailerra antolatu dute. Hilaren 14an (asteazkena) izango da hori 17:00etatik 19:30era, Niessen Kulturgunean. Hartzaileak herriko erretiratuak izango dira, eta ideiaren jatorriaz, sorkuntzaz eta ekintzaz arituko dira. Doakoa izango da tailerra eta
izena eman behar da parte hartzeko.