Orioren atzetik, Hibaika eta Hondarribiarentzat izan dira hirugarren eta laugarren postuak, hurrenez hurren.
Legution jokatu zen lehengo larunbatean Euskadiko Ibilbide Luzeko Traineru Txapelketa eta Batelerek irabazi zuten titulua, nagusitasun osoz.
Haizea gogotik, emakumeen estropadan, hala ere, ez zen ezusteko handirik izan. Sanjuandarrek indarrez ari direla frogatu zuten beste behin, eta ontzian jende berria uretaratu arren, garaipena nahikoa erraz lortu zuten, bigarren tokian helmugaratu zen Oriori 19 segundoko errenta aterata.
Hibaika hirugarren izan zen, baina Oriotik urruti, minutu bat baino gehigora, eta Hondarribia laugarren, Hibaikatik sei segundora.
Gizonen estropadan titulua Bizkaira joan zen. Zierbenak irabazi zuen, Hondarribiari 13 segundoko aldea aterata.
Emakumeak
1. San Juan 16:04.47
2. Orio 16:23.52
3. Hibaika 17:10.59
4. Hondarribia 17:16.24
Gizonak
1. Zierbena 21:03.68
2. Hondarribia 21:16.58
3. Donostiarra 21:23.23
4. Getaria 21:47.79
5. Isuntza 22:12.27
6. Kaiku 22:12.47
7. Zarautz 22:17.39
8. Arkote 22:19.79
9. Mutriku 23:02.98