Futbol elkartea birbideratzeko emango dituzten pausuak azalduko du aurkezpenean Touring Berria plataformak ostegunean.
Fanderiako Futbol zelaia.
Touring Berria plataformak, bere burua aurkeztuko du ostegunean (hilak 15). Bazkide, jokalari ohi, jarraitzaile eta zaletu orori dei egin die plataformak, aurkezpen horrekin bat egitera. Plataforma gizarteratzea dute helburu eta futbol elkartea birbideratzeko emango dituzten pausuak azaltzea. Argi diote, “orain arteko bide beretik jarraituta, Touring desagertzeko arrisku larrian dagoela aurreikusten dugu eta”.
Aurkezpena Xenpelar Etxean egingo dute 19:00etan.
Bestalde,
Touring Futbol Eskolako gurasoek gutuna helarazi diote HITZAri. Zuzendaritzari plana aurkeztu diotela, baina azken horrek ez duela proposamena onartu salatu dute, eta horrenbestez, eskolak bizi duen egoera larria zabaltzea erabaki dute.