200 Belarriprest eta 150 Ahobizi lortu nahi dituzte gutxienez.
Iritsi da Ahobizi eta Belarripresten astea eta Antxoko euskalzaleek dena prest dute Euskaraldiaren entsegu handirako.
Ostegunean (hilak 15) 19:00etan emango diote hasiera ofiziala ekitaldiari, Gure Zumardian txapak banatuz. Emailez eskatu behar dira aurrez, eta ostegunean ezin duenak jaso, Txirrita euskaltegitik pasa haien bila. Aurkezpen jai bat ere antolatu dute ostegunerako, zumardian bertan, eta pintxoak eta photocalla iragarri dituzte.
Ostiralean Kuadrillategiko gazteek girotuko dute euskararen erabileraren aldeko jaia, 19:00etatik 21:00etara zumardian antolatu duten Graffiti festarekin eta larunbatean, hilak 17, hiru ekitaldi izango dira. 12:00etatik aurrera Belarria bero irrati saioa egingo dute zumardian; 17:30ean ginkana toki berean, eta 21:30etik aurrera herri afaria Basari elkartean. Ticketak, 12 euroan, Leunda eta Kamio tabernetan edota euskaltegian eros daitezke.
Bien bitartean, Ahobiziak prest dira datozen egunotan lehen hitza beti euskaraz egiteko, eta ezagun zein ezagunekin, euskaraz mintzatzeko, eta Belarriprestak, aldiz, hitz egiteko zailtasunak izanda ere, euskarazko elkarrizketetan modu aktiboan parte hartzeko.
Egitaraua
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.