35-33 galdu du Donibane Eskubaloiak Ordiziaren kontrako partida.
Partidaren lehen laurdenean egindako joko eskasak porrota ekarri die asteburuan Donibane Eskubaloi taldeko jokalariei. Defentsan huts asko egin zituzten neurketaren hasieran, eta erasorik bat ere ez. Ondorioz atsedenaldirako 8 golen errenta lortua zuten ordiziarrek (14-22).
Partidaren bigarren zatian askoz hobeto jokatu zuen arrosen taldeak, eta distantzia dezente laburtzea lortu zuten, emaitzari buelta emateko gai zirela pentsatzeraino. Ordiziarrek, baina, beren abantaila kudeatzen jakin zuten azkeneraino eta hiru puntuak poltsikoratu.
Jokalariak eta golak: Haritz Perez (7), Iñaki Atxukarro (4), Ion Escribano (4), Ibai Borges (4), Xabi Duarte (3), Iñaki Gonzalez (3), Jon Gajate (3), Jokin Batalla (2), Aritz Frias (2), Jose Gonzalez (1), Agus Santos, Asier Oiarbide eta Cristian Cobeña.