Arraunlari ohiak atzoko entrenamendua gidatu zuen Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren barruan.
Kirolari ezagun eta erreferenteak Pasaiako kirol elkarteetara bisitak egiten ari dira azken asteetan. Helburua, haur eta gazteei erakustea beren gustuko jarduerak euskaraz egitea badutela.
Helburu horrekin Josu Andueza arraunlari ohia Koxtapeko instalazioetan izan zen atzo, entrenamendu saio bat gidatzen. Bere aurretik gauza bera egin zuen
Jon Salsamendik Trintxerpe-Illunbeko arraunlari gazteekin, eta
Jon Kamio Trintxerpeko Pasaiako Trintxer Hockey taldekoekin.
Aurrerago Realako jokalariak dira herrira etortzekoak, baina datak ez dituzte oraindik zehaztu.
Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainak aisialdian euskararen erabilera areagotzeko helburuz antolatu du Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak.