HITZA herriz herri egitasmoaren gaineko azalpenak ematen ari da, harpidedunekin egiten ari den batzarretan. Lezokoa 18:30ean hasiko da.
Batzarra 18:30ean da, Kultura Aretoan.
OARSO BIDASOKO HITZAren Lezoko harpidedunek, hala bahi badute, gaur (asteartea, hilak 13) aukera dute euskarazko komunikazio egitasmoaren nondik-norakoak jakiteko. Batzarrera deitu ditu hedabideak harpidedun lezoarrak.
Batzarra 18:30ean da, Donibane kaleko Kultura Aretoan. Bertan, 2017an HITZAk egindakoaren berri, eta 2018ari begira esku artean zein egitasmo dituen azalduko dute hedabideko ordezkariek.
Ordubete ingurukoa izango da batzarraldia. Bertara joateko deia egin die HITZAk Lezoko harpidedunei.