Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean izango da jardunaldia.
Herri txiki diseinu handi goiburuarekin sormen jardunaldiak antolatu dituzte lehenengoz Torrekuan. Sormen arloko aditu, zaletu, sektoreko pertsona ekintzaile, erakunde eta norbanakoei zuzendutako topaketa izango da, eta ostegunean (hilak 15) egingo dute 18:00etatik 21:00etara.Jardunaldien helburua, aro digitalean sormenaren lan baldintzak aztertu eta horien gainean eztabaidatzea da.
Horretarako bi gonbidatu berezi izango dira, Dejabu Panpin Laborategiko Miren Alcala eta Trintxerpeko argazkilari Alex Iturralde. Alcalak eta Iturraldek beren lanak erakutsiko dituzte, ondoren elkarrizketatu egingo dituzte, eta eztabaidarako gunea sortuko dute parte hartzaileek esperientziak eta hausnarketak trukatzeko.
Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu du topaketa, Gipuzkoako Foru aldundiaren eta Savanna diseinu eta ilustrazio enpresaren laguntzarekin, eta antolatzaileek argi dute, “sormenaren sektorean hainbat arazo eta erronka dago, eta komenigarria da horien gainean hitz egin eta hausnartzea, baita eztabaida sortzea ere”.
Jardunaldia doakoa da, eta oraindik plaza libreak daudela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako izena eman behar dute interesdunek, (bihar hilak 14 da azken eguna) 943 49 41 29 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikoz.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.