Bitoriana Artola Agirrek urtebetetze eguna du gaur. Lezoarrak, 100 urte bete ditu.
Bitoriana Artola Agirrek 100 urte bete ditu.
Bitoriana Artola Agirrek urtebetetze eguna du gaur. Lezoarrak, 100 urte bete ditu, eta horren harira Jesus Maria Martiarena alkatearen, Noemi Arberas zinegotziaren eta Aiton Bordako ordezkarien bisita jaso du etxean. Lore sortak eta oroigarria eman dizkiote Artolari, eta zuzenean zoriondu dute. Gogoz hartu ditu lezoarrak, eta kontu kontari ere aritu da.
Zorionak, bada, HITZAren partez ere.