Dantzari Txiki Eguna, igandean, Antxon
Alkartasuna Dantza Taldeak harrera egiten die urtero beste herrietatik datozen taldeei.
Iazko talde berberak gonbidatu ditu Alkartasuna Dantza Taldeak igandeko Dantzari Txiki Egunera. Nafarroatik, Berako Gure Txokoa Dantza Taldea, Arabatik, Gasteizko Jare Dantza Taldea eta Bizkaitik, Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldea.
Alkar Txiki taldeko haurrekin batera, desfilean irtengo dira guztiak 12:00etan, barrutiko kaleak zeharkatu ondoren, zumardian emanaldiari hasiera emateko.
Bazkal ostean jarraiko du festak, arratsaldean herri kirolak antolatu dituzte Antxon elkartuko diren haur guztientzat. 16:00etatik aurrera izango dira.
