Planetari eragiten dioten arazoen ikuspegi globala ematen saiatzen da Ekozinemaldia. Aurten, fokua energian jarriko badute ere (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), energiarekin lotutako beste jarduerez ere arituko dira.
‘Desierto Liquido’ dokumentala emango dute astelehenean Mikelazulon.
Ekozinemaldia antolatu dute hamabigarrenez, eta Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen bi emanaldi egingo dituzte horren harira. Planetari eragiten dioten arazoen ikuspegi globala ematen saiatzen da Ekozinemaldia. Aurten, fokua energian jarriko badute ere (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), energiarekin lotutako beste jarduerez ere arituko dira: meatzaritza, ura, elikadura, eta teknologia besteak beste, eta energiaren askotariko eraginak azalaraziko dituzte, ingurumenean nahiz gizakiengan, eskubide demokratikoetan, eskubide kolektiboetan, eta emakumeen eskubideetan dituenak.
Oarsoaldean lehen hitzordua Errenteria-Oreretan izango du datorren astelehenean (hilak 19).
Desierto liquido Alba Azaolak eta Daniel Carrascok 2017an zuzendutako dokumentalarekin. Espainiako Estatuan, Mauritanian eta Senegalen grabatu dute, eta gehiegizko arrantzak sortutako ingurumen zein gizarte arazoak aztertzen ditu. Gero eta arrain gutxiago dago itsasoan. Azken urteetan, nahieran hustu dituzte teknologia berriekin, eta gainera bertako arrantza eredua beste herrialde batzuetara esportatzen ari dira. Horrenbestez, herrialde horiek beren baliabideak agortzen ari dira, eta atzerrira joatera derrigortuta daude bertako biztanleak. Horrekin batera, etorkinei egiten zaien harrera arrainen egiten zaiena baino okerragoa dela salatzen du dokumentalak.
Mikelazulo Kultur Elkartearen egoitzan izango da emanaldia, 19:00etan.
Oiartzunen egin dute bigarren hitzordua, hilaren 21ean (osteguna) eta bertan
Lagrimas de aceite dokumentala emango dute Ekozinemaldiaren barruan. Marc Gavaldak zuzendua, petrolio isurketek eragindako kalteez mintzo da. Peru Iparraldeko petrolio-hodien pitzadurak gutxienez bederatzi isurketa eragin ditu Peruko Amazoniako Marañon ibaiaren arroan. Zuzenean kaltetu dituen Awajun, Huampi eta Kukama herrietako komunitateek salaketa egin zuten.