Bosgarren aldia du honakoa, Oreretako Zintzilik Irratiaren aldeko jaialdiak musika eta kontrakultura maite duten pertsonek antolatuta.
Logroñoko Perro Lobo taldeak ere hartuko du parte.
Taupada Fest egingo dute larunbatean (hilak 17) Trintxerpeko Mogambo aretoan. Bosgarren aldia du honakoa, Oreretako Zintzilik Irratiaren aldeko jaialdiak musika eta kontrakultura maite duten pertsonek antolatuta.
Bost musika talde eta DJ bat izango dira oholtza gainean Errenteri-Oreretako irrati librearen aldeko jaialdian: La Mirada del Tigre madrildarrak, Managaitz Zarauztarrak, Logroñoko Perro Lobo, Bergarako Flay Shit, Zarauzko Ernia eta DJ Ausente (s). Horrekin batera, janari beganoa, zozketak, Zintzilik irratia eta taldeen materiala izango da salgai.
22:30ean hasiko da Taupada Fest eta sarrerak 6 euro balio ditu.