Jazz doinuak, gaur eta bihar, Kamera Musikaren VII. Astean
Pixkanaka aurrera doa Pasaia Musikalek eta Musikenek elkarlanean antolatutako
Kamera Musikaren VII. Astea. Astelehenetik aurrera arratsero izan dira kontzertuak doan Trintxerpeko alkateordetzan, eta gaur eta bihar ere oraindik bada aukera.
Gaur, zehazki, Be Brass Quintet taldekoen txanda da. Jazz doinuak interpretatuko dituzte Gonzalo Sanchez eta Raquel Ruizek (tronpeta jotzaileak); Pablo Bajok (tronpa) Jonathan Quiñonesek (bonbardinoa) eta Beñar Etxabek (tuba).
Bihar da azken kontzertua, Angeles Dueñas laukotearen eskutik. Biharkoan jazz estandarrak joko dituzte.
Bi kontzertuak 19:45ean hasiko dira eta bietarako sarrera debalde da.