Euskal gatazka feminismoaren ikuspuntutik aztertuko du Zuriñe Rodriguezek 18:30ean hasiko den hitzaldian.
Zuriñe Rodriguez ikerlari feministak emango du hitzaldia. Argazkia: Arrosa
Zuriñe Rodriguez ikerlari feministak hitzaldia emango du bihar Gaztañoko lokal berrian. Kolpe Morea Gazte talde feministak antolatu du hitzaldia
Euskal gatazka Feminismotik goiburuarekin. Euskal gatazka feminismoaren ikuspuntutik aztertuko du Rodriguezek 18:30ean hasiko den hitzaldian.
Kolpe Moreak, Martxo Morea iniziatibaren barruan antolatu du hitzaldi hori, baita etzi (larunbata) emakumeen pisuan egingo duen tailerra,
Zergatik naiz feminista? Geure genealogia feminista. Emakumeei zuzendutako tailerra 11:00etan hasiko dute.