Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Konpostaren Festa, Agustinetan eta Fanderian

Konpostaren festa egingo du udalak laugarrenez larunbatean. Oraingoan, Fanderia eta Agustinetako auzokonposta guneetan hain zuzen ere

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/15

Fanderiako auzo konpostaje eremua zabaldu zuteneko argazkia.

Konpostaren festa egingo du udalak laugarrenez larunbatean. Oraingoan, Fanderia eta Agustinetako auzokonposta guneetan, hain zuzen ere, herrian dauden halako sei guneetatik bitan. Agustinetan 10:00etatik 11:30era egingo dute festa, gune horretan kokatutako zenbait ontzitan kalitatezko konpost heldua dagoela baliatuta. Horietako bat hustuko dute auzolanean eta bertaratzen diren bizilagunen artean banatuko dute ateratako konposta hori. Konposta erabiltzeko  gomendioen orria ere banatuko du udalak. Fanderian berriz, 12:00etatik 13:00etara egingo dute festa, eta bertako familiei konpostajearen prozesuan jarraitu beharreko pausuak gogorarazteko saioa egingo dute, baita familia gehiago animatzeko jarduera ere. Bi festetan Izadi 21 enpresako teknikariak izango dira, eta auzokonpostan parte hartzen duten bizilagunei begira antolatu badute ere, interesa duen edozein herritarrak har dezake parte. Horren harira, Errenteriako Udalak Agustinetako eta Fanderiako bizilagunak konposta gertutik ezagutzera deitu ditu. Auzokonposta programan parte hartzen duten bizilagunek, beraiek sortutako biohondakinak herrian bertan kudeatu, hondakinen sorrera prebenitu, bilketarako udal gastua murriztu, eta ingurumenari mesede egitea lortzen ari dira. Sei auzokonposta gune daude Erreteria-Oreretan: Fanderia, Agustinak, Gaztañon (2), Alaberga, eta Uztargi Haur Eskolakoa. Helduta dagoen konposta antzematen denean, konpostaren lagunak homologatutako laborategi batera eramaten dituzte konpostaren kalitatea neurtzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.